Betizu

Atzera lasterketetan zerrendatu

Betizu  Betizu izena bi hitzez osatuta dago: behi eta izu. Animalia hau, esan bezala, erdibasatia izanik, basoetan gordeaz ibiltzen baita. Landatarrak dira eta gorputz garapen urrikoak. Luzeskak izateko joera dute eta profil zuzenekoak dira. Askoz jota, arrek 130 zm.-ko garaiera dute bizkar- gurutzean eta emeek, berriz, 120 zm.-koa. Halaber, arrek 400 kg. eta 500 kg. bitartean izan ohi dute batazbeste eta emeek, aldiz, 350 kg. Aurrealdea atzealdea baino garatuagoa dute. Kolore uniformea dute, gari kolorekoak edo gorriskak izaten dira, argiagoak edo ilunagoak. Adarrak gaztetan garatzen dituzte eta ilargi erdiaren itxura dute. Arren adarrak emeenak baino zabalagoak izaten dira. Ugalketa- zikloa urtaroekin batera doa eta urte birik behin izaten dute txahala.

Euskal Abereak, Betizu

Gallery

Lotura interesgarriak:

Ez dago eskuragarri lasterketa honetan.