Caballo de monte del Pais Vasco

Atzera lasterketetan zerrendatu

Caballo de monte del Pais Vasco  Neutri txikiko zaldiak dira honakoak, baina indartsuak, erresistenteak età oso landatarrak. Arabako mendialdean sarri ikus daitezke, oso egokiak baitira bertarako, 1.000 metroko altitudea ingurukoa baita alderdi bori, oso orografia malkartsukoa età eguraldi latza egiten du zenbaitetan. 8-9 hilabetetan bizi izaten dira inguru horretan, età bertan hazten dituzte astakumeak, zenbaitetan ur gutxi dagoen tokietan edo otsoak eraso egiten duen lurraldeetan. Baldintza gogor horietan bizi behar izatearen ondorioz halako fisonomia egokitu zaie, animalia eumetrikoak, lerrogutxikoak, zertxobait hankamotzak, apatx gogorrekoak età lerro zuzeneko profila duten burukoak direlarik. Gizakiak izan du eraginik halako ezaugarriak lortzerakoan, hazitarako arrak aukeratu izan baititu arraza horri bular zabalak età zerra borobildu età pixka bat eroriak emateko. Azalera gaztain-kolorekoa da gehien bat, età oso sarriak dira kanela-kolorekoak età zuri-beltzak. 500 kg. ingurukoak izan ohi dira età 1,40 m.ko altuera ingurukoak.

Euskal Abereak, Caballo de monte del País Vasco