Carranzana Cara Negra

Atzera lasterketetan zerrendatu

Carranzana Cara Negra  Bizkaiko Enkarterrietan, arraza berdineko, hain zuzen, Karrantza arrazako, bi aldaera geratzen dira oraindik: aurpegi gorridun ardia, desagertzeko arriskurik ez daukana, eta aurpegi belzduna,. Aurpegi belzduna latxa ardia baino handixeagoa da (Karrantza arrazako arrek 76 cm dute, bataz beste.); profil konbexu edo ultrakonbexua dauka, lerro luzeko proportzioak, artile luzea eta kalparrik ez. Ez dauka adatsik lepoaren aurrealdean, goialdean. Arrek nahiz emeek, biek ere, adarrak eduki ditzaketen arren, askoz handiagoak izaten dituzte ardi zaharrek eta ahariek, espiral ireki modukoak. Belarri handiak eta eroriak dituzte, Latxa arrazakoek ez bezala, haiek ertainak eta horizontalak izaten dituzte eta. Arrak 90 kg ingurukoak izaten dira, eta 65 kg ingurukoak emeak. Gehienetan, 15 - 18 hilabete dituztela aharitzen dira lehendabizikoz, eta urritik martxoa bitartean sortzen dira bildotsak. Esneaz gazta eder-ederra egiten da, Slow Food proiektuak berak babestuta.

Euskal Abereak, Carranzana cara negra

Gallery

Lotura interesgarriak:

No hay enlaces disponibles para esta raza.