Euskal Antzara

Atzera lasterketetan zerrendatu

Euskal Antzara Euskal Abereak Euskal Herrian antzina-antzinatik hazi izan da antzar gris koloreko bat, zerrenda ilunak eta, tarteka, zerrenda finago eta argiagoak dituena hego gainetan eta bularraren alboetan. Sabel aldea zuria du, eta sabelzorroak handiak. Ez du lepaperik, ezta mototsik ere. Ibilera arina dauka, eta silueta dotorea, nahiz taxuz txiker samarra izan. Burua, lepoa, bular aldea eta atzealdea grisak ditu. Hegoetan, estalkian, zerrenda ilunak eta, tarteka, finago eta argiagoak. Bular alboetan ere baditu zerrendak, koloretsuagoak sabelera hurbildu ahala, eta lausoagoak paparrean, desagertu arte. Sabela eta buztana zuriak ditu. Buru sendoa dauka, kopeta nabarmendu gabe, eta handi samarra. Mokoa ere ez du handia, ondo eutsia, eta apurtxo bat laburragoa behealdean, goiko aldea kopetarekin lerro zuzenean dago, eta punta kurbatua dauka. Kolorez, laranja da, eta puntan beltza. Gorputz-enborra biribildua dauka eta jarrera goratua. Buztana labur antzekoa da, pixka bat goratua eta irekitxoa.

Euskal Abereak, Euskal Antzara

Gallery