Euskal Txerria

Atzera lasterketetan zerrendatu

Euskal Txerria Arraza honen jatorria ere Keltiar leinukoa da eta ahaide ditu desagertuta dauden Gasteizko muturmotza eta Baztango txerria. Euskal Txerriaren azalera beltza eta zuria da. Burua tamaina ertainekoa, aurrealdea subkonkaboa, forma konikoa, motots edo musua aurrera begira duelarik beti. Belarriak, handiak, luzeak eta horizontalaren azpitik jausita ditu, begiak erabat estaliz eta sarritan motots edo musía ere gaindituz. Oso txerri gazteeek zimurdurak izan ohi dituzte motots edo musuaren atzeko aldeetan. Aldiz, zimurdurak heldu bihurtzean galdu egiten dituzte. Bizkarraldea arku itxurakoa du, zerra estu eta beheranzkoa duelarik. Bizkar-gurutzean 75. zm. dauka eta luzerako diametroa 140 zm.koa da. Sábela, handia eta jausia duenez, 12-14 erro edukiz, horrek kumaldi handiak hezteko aukera ematen dio. Arraza landatarra da, artzantzan ondo egokitzen dena eta berandu garatzen dena. Erroldan 138.000 ugaltzaile zeuden 1929an eta 1982an 50 baino ez zeuden. Garai horretan ekin zioten arraza hau berreskuratzearen prozesuari. Azken bolada honetan Euskal Txerria arrazako txerrikiak eskaera handia dute.

Euskal Abereak, Euskal Txerria

Gallery

Lotura interesgarriak:

Ez dago eskuragarri lasterketa honetan.