Iletsua

Atzera lasterketetan zerrendatu

Iletsua Bi barietate edo aldaera daude: Ilea duen euskal artzain txakurra: EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA (ILETSUA) Gorbeiako euskal artzain txakurra: EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA (GORBEIAKOA) Enborra, sendoa eta errektangeluarra, gorputza ile zurdatsuz estalia. Ilehoria, hori-gorria eta kanela-koloreko ile geruzak. Artzaintzarako berezko joera izaten du. Oso harreman estua izaten du bere jabearekin eta erabat leiala izango da. Oso lurraldekoa. Burua, enbor piramidal itxurakoa, luzanga. Buruko ilea gorputzeko beste aldeetakoa baino motzagoa izaten da. Ileak ez dizkio begiak estaltzen. Sudur zuzena, trufa beltza kolorekoa beti. Gorputz-adarrak, sendoak. Aurrealdean ile motza eta atzealdean luzeagoak litsak. Atzealdeko hanketan ezproi bat edo bi izan ditzake edo bat bera ere ez. Artzain txakurren berezko trosta. Ilajea, luzexka, lakarra, zarpail itxurakoa. Ilea motzagoa izaten du aurpegian eta hanken aurrealdean.

Euskal Abereak, Iletsua

Gallery

Lotura interesgarriak:

Ez dago eskuragarri lasterketa honetan.