Monchina

Atzera lasterketetan zerrendatu

Monchina Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan dago kokatuta arraza honen jatorria. Arabako ipar mendebaldean eta Burgoseko iparraldean ere ikusi daiteke. Malkartsuak, zuhaitzez beterikoak eta larradunak diren mendietan bizi ohi dira. Dituzten ezaugarriak direla eta, herrietako jaietan sarritan erabiltzen dira. Basatiak edo erdi basatiak dira animalia hauek. Tamaina txikikoak dira (emeen bizkar- gurutzearen tamaina 120 zm-takoa da eta arrena 130 zm.-takoa). Gaztain kolorekoak dira, bolatxo beltza dute buztanean, begi beltzak dituzte, ahoa zuria erakusten dute eta kopeta aldean zuriuneak agertzen dituzte. Adarrak txikiak dira, zuriak oinarrian eta beltzak puntan, parentesi itxurakoak. Pisuari dagokionez, emeek 150 kg. izan ohi dute eta arrek 200 kg. inguru.

Euskal Abereak, Monchina

Gallery

Lotura interesgarriak:

Ez dago eskuragarri lasterketa honetan.