Pirenaica

Atzera lasterketetan zerrendatu

Pirenaica Euskal Abereak Euskal Autonomi Erkidegoan haragitarako erabiltzen diren behi azienden artean honakoa da hedatuena. Neurri ertainekoak dirá, ortoideak eta proportzio longilineoak dituzte. Ilehoriak, gari-kolorean hasi eta kremakolorera arte dauden tonalitatekoak izan daitezke. Ustiaketari dagokionez, sistema mistoa erabiltzen da, mendiko larrak aprobetxatzen direlarik. Haragia emateko eskaintzen dituen aukera bikainak direla eta, urtetik uitera hazten dirá bai etekinak eta baita erroldak ere. Ingurune erako arraza da, neurri ertaineko burukoa, ile kizkurrez beteriko bekoki zabalekoa. Adarkera sendoa du oinarrian, garondoan zehar luzatzen delarik. Zuri-nakaratuak dirá adarrak eta adarmutur horiska izan ohi dute, lira eran eta zenbaitetan espiral modura egon daitezkeelarik. Belarrien neurria ere ertaina da, barrualdean ile fina edukitzen dutelarik. Bizkarraldea zuzena izaten da, bular zabala eta buztana hazten den lekua arku itxurakoa. Muki-zuntzak arrosak eta kolore bakarreko azalera dute, gari-kolorekoa, begi, mutur, azpizuri, besape eta hankek kolore degradazioak agertzen dituztelarik.

Euskal Abereak, Pirenaica

Gallery

Lotura interesgarriak:

Ez dago eskuragarri lasterketa honetan.