Sasi Ardi

Atzera lasterketetan zerrendatu

Sasi Ardi Euskal Abereak Etimologikoki, “sasi-ardi” izenak, hitzak berak dioenez, sastraka edo sasi arteko ardia adierazten du; izan ere, ia basati izan da urte askotan, horixe izan du bereizgarri nagusia, eta, horren ondorioz, ez zeukan talde-senik ia. Sasi-ardiak ertainak dira pisuz, arinak kasik, buru triangeluarra daukate eta profil zuzenak; adierazkorrak dira eta adatsez estalita daude; belarri txikiak dituzte, horizontalak edo apurtxo bat goratuak, eta atzeraka jartzen dituzte larrituz gero. Gorputz-enborra luzea dute eta triangeluarra, adats zurixkaz estalia, udaberrian eta udan erori egiten zaie eta lepoaren eta barrualdea eta bularraldea agerian geratzen zaizkie. Hanka finak eta mugimendu arinekoak dituztenez, gai dira jauzi egiteko, eta halaxe moldatzen dira sastraka artean ibiltzeko. Burua ondo proportzionatua eta erabat triangeluarra izaten dute, bai aurretik begiratuta, bai albotik begiratuta, forma sakona izaten du, eta barailaren arkua ondo markatua eta atzeratua. Emeek lepo ertaina daukate, bai luzeraz, eta bai pisuz; arrek, berriz, lepo lodiagoa eta laburragoa izaten dute, enborra triangeluarra, luzea eta sakona, eta saihets-aldea ondo arkeatua duenez, toraxa triangeluarra dauka baita ere. Hanka sendoak dituzte, luzera ertainekoak eta finak. Bai hezur-erradioak eta bai artikulazioak oso sendoak dituzte. Kapa zuria daukate, gorrixka ere bai sarri, azala fina eta zuri-arrosa kolorekoa, adats zuria, trinkoa eta irekia daukate, zamar triangeluar eta guzti. Ez du adatsik ez buruan ez lepoan.

Euskal Abereak, Sasi Ardi

Gallery

Lotura interesgarriak:

Ez dago eskuragarri lasterketa honetan.