Villano de las Encartaciones

Atzera lasterketetan zerrendatu

Villano de las Encartaciones Txakur harrapariak dira eta jatorriz, EAEko mendebaldeko muturrekoak, hain zuzen ere, Bizkaiko Enkarterri eta Kantabria, Araba eta Burgosko hurbileko aldeak. Txakur basatiak dira eta horregatik, haran malkartsu horietan montxina arrazako behiak harrapatzeko erabili dituzte abeltzainek aspalditik. Ohiko ile-kolorea tigrearen itxurakoa da edo, Enkarterriko abeltzainek dioten moduan, "barreado”. Ile beltz, gaztain kolore eta zurikoak ere badaude, baina gutxiago. Ez dute ezproirik. Irisa hurritz kolorekoa da eta sudurraren pigmentazioa beltza da. Ile laburra dute (1 eta 3 cm bitartean), gogorra, laua, lisoa eta norabide bakarrerantz hazten da. Soingurutzeko garaiera, batez beste, 58,66 cm-koa da arretan eta 55,94 cm-koa emeetan.

Euskal Abereak, Villano de las Encartaciones

Gallery